2011/12/03

KUKUTZA GAZTETXEA BIZIRIK!!

15 urte pasa dira Kukutza proiektua 1996. urtean jaio zenetik, eta 2 hilabete bete dira Kukutza III gaztetxea hustu eta eraitsi zutenetik.

Ehunaka bizipen zein erreflexio izan dira gaztetxekideon artean. Ez dira guztiak liburu bakar baten sartzen. Baina saiatu gara ahalik eta esfortsu handiena egiten.

Liburua Kukutzako kideen eta Lutxo Egiaren arteko lanari esker idatzi egin da. "Monti"-k maketatu eta Txalapartak argitaratu egin du.

Liburuak 18 euro balioko ditu eta kolorezko argazkiak biltzen ditu ere. Liburuak Kukutzako salmenta guneetan zuzenean erosita, epaiketak eta bestelako gastuak ordaintzeko laguntza ematen duzue, beraz badakizue!

Salmenta guneak:gorriz, kukutzako salmenta guneak

Durangon Kukutzak jarriko duen salmenta-gunean(Azokaren kanpoaldean abenduak 4-7)
Durangoko Azokako: Txalapartako gunean eta Azoka alternatiboan.(abenduak 4-7)
Errekaldeko KOBLAKARI Zirku artista eta eskuketarien X. Topaketan(abenduak 8-11)
eta laster zuen Herri edo auzoko gaztetxean(eskatuz gero, hara goaz liburua aurkeztera)




Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi.

No hay comentarios:

Publicar un comentario