Gura dugun Errekalde irudikatzen dugunean, ideologia eta politika alde batera utzita, bizirik dagoen auzoa imajinatzen dugu, auzo parte hartzailea, beharra duena laguntzeko prest eta jende zoriontsuz betetako auzoa, berton bizi garenok egindako eta guretzako den auzoa, bere iraganaren jabe den auzoa, baita bere oraina eta geroarena ere. Hain ideala den auzo hori, utopikoa edo helduezina dirudi, fantasia hutsa, desira. Baina ondo aztertzen badugu, uste dugun baino erreal eta hurbilagoa dela ikusiko dugu.
Kukutza Gaztetxea auzoko eta atzerriko gazte edo ez hain gazte direnen beharrak betetzeko gai izan da eta bada. Badira 13 urte Iturrigorri 1 kalean abandonatutako fabrika hau okupatu zela, orduan hutsik, egoera larrian eta narkotrafikante baten fabrika zenak beste eraikin batzuetatik zetozen proiektuei eman zien bidea. Gaur egun Bizkaiko errokodromo hoberenetarikoa dauka, flamenko, dantza klasikoa, dancehall… dantza eskola, jantoki begetarianoa, Bizkaiko zirko eskola bakarra, tatami bat, entsegu lokala,
antzerki lokala, liburutegia, truke gunea (Hartu nahi duzuna), proiekzio, kontzertu, zirko galak eta abarretarako diziplina anitzeko gela, gune komunak dituen etxebizitza (gaur 10 lagun gazte bizi dira) eta parte hartu nahi duen, zerbait behar duzuen edo kuxkuxeatu nahi duten guztientzako zabalik dagoen atea.
antzerki lokala, liburutegia, truke gunea (Hartu nahi duzuna), proiekzio, kontzertu, zirko galak eta abarretarako diziplina anitzeko gela, gune komunak dituen etxebizitza (gaur 10 lagun gazte bizi dira) eta parte hartu nahi duen, zerbait behar duzuen edo kuxkuxeatu nahi duten guztientzako zabalik dagoen atea.
Kukutza asanbladaren bidez antolatzen da, bere proiektuak autogestionatuz, hemen lehen deskribatutako auzoa irudimenetik errealitatera eramateko lan egiten. Horrela instituzioek kultura, zerbitzu, etxebizitza eta aisia mailan duten hutsuneak bete egiten ditu.
13 urte hauetan posible dela frogatu du. Horregatik behar dugu Kukutza Gaztetxea, eraikina baino askoz ere gehiago delako, harreman eredua da, baita balio, lan, zerbitzu, auzo eredu ere. Ondo baino hobeto dauden emaitzak ematen ari den esperimentua.
Kontua zera da, Barakaldoko konstruktora batek, CABISA, S.A. (mafia estaltzeko delako enpresa), eraikina bota eta salerosketa askeko etxebizitza 6 bloke egin nahi ditu. Barruti honetan etxebizitzak egin nahi ditu, 7. barrutia, non udalaren arabera 2009an 21.050 etxebizitza zeuden eta hauetako 1.937 hutsik (%9,20), horrez gain, 1987tik 2009 arte herritarren kopurua gutxitu da, 3.856 pertsona gutxiago daude (51.643tik 47.787ra), eta gainera, Artazaberri, Iturrigorri, Bakea Kalean… etxebizitza 10 bloke baino gehiago daude proiektatuta. Zergatik etxe gehiago egin gero eta auzokide gutxiago bagara? Norentzako dira etxe horiek ba? Norentzako onura? Etxebizitza libre langileentzako krisi garaian…
Gu, Errekaldeko Gazte Asanblada, auzoko kolektibo bat gara. Asanblearismoan oinarritzen dugu gure barne funtzionamendua eta autogestioan gure kudeaketa. Gure helburu nagusiak, gazte problematikaren orokortasunaren baitan kokatzen dira. Hortaz, honen lan eremua, gazteek kolektibo gisa dituzten arazoen zerrenda bezain zabala izan daiteke: kultura eta aisialdi alternatiboak sortzea, etxebizitza eskubidea borrokatzea, prekarietatea salatzea, hizkuntz eskubideak... Gazteriak bizi duen egoeraren salaketarekin batera, honen aldaketarako alternatibak landu ohi ditugu. Alternatibotasun hau sistema ezarriaren aurkako jarrera bilakatzen da; honek dauzkan osagai guztiak barne direlarik (kapitalismoa, matxismoa, espekulazioa, ustelkeria...). Kukutza Gaztetxea erabiltzen dugu gure proiektua garatzeko, berari esker daukagulako biltzeko leku bat. Bertan geratzen garenean, demokrazia adibide handi bat ikusten dugu. Ideologia politiko ezberdineko hainbat pertsona (umeak, gazteak, nagusiak, zaharrak…) gaude elkarrekin lan egiten gure auzoa hobetzeko. Gaztetxeari esker hainbat jende lo egin dezake etxebizitza baten barruan, dirurik ez duenak arropa lortu dezake, literaturaz goza dezakegu daukan liburutegiari esker…
Gazte Asanbladatik gure laguntza eskaini nahi diogu gure auzoko Gaztetxeari. Auzokideok ez ditugu etxe horiek behar eta auzoari ez diote onurarik ekarriko. Bizi ari garen garai honetan, batzuk luxuzko bizitza izan dezaten gehiengook jo ta ke ibili behar gara lanean. Argi dago legala dena ez dela zertan bidezkoa izan behar, eta badaukagula eskubidea, are gehiago, badaukagula bidezkoa den hori defendatzeko beharra, gure esku dauden aukera guztiak erabiliz. Ez izan dudarik, Kukutza defendatuko dugu.
Errekalde Kukutza barik ez litzateke gauza bera izango. Espekulatzaileak, konstruktorak eta bestelako korruptoak, KUKUTZA IKUTU BEZ!
LORTUKO DUGU!
GORA KUKUTZA! GORA ERREKALDE!
EZ DIRA HERRIAREN GAINETIK PASATUKO!
HERRIAK BEREA DENA DEFENDATUKO DU!
No hay comentarios:
Publicar un comentario