Heldu da. Gaur, ekainak 9, zipaioek, polizia munizipalaren babesarekin, Portugaleteko Koskoenea Gaztetxea desalojatu du. Orain dela hiru bilabete urte bat bete zuelarik, Koskojales kalea berpizten saiatu den Gazte Asanblada bere ekintzak antolatzeko leku gabe utzi dute. Goizeko XX:XXetan bertaratu dira X patruia, guztira X agente inguru, jendea hurbilduz joan den heinean tentsioa areagotu da eta poliziak era bortitzean, mehatxuka eta errespetu gabe aritu dira desalojoak iraun duen bitartean.
Iazko martxoak 27an okupatu era oztopoak oztopo, ugariak izan dira Portugaleteko
Gazte Asanbladako kideek bertan antolatu dituzten ekintzak, besteak beste,
bideoemanaldiak, kolokioak, tailerrak, bazkariak, bertso eskola, baratzaren egokipena,
kalejirak. Hori gutxi balitz, Gazte Asanbladak hiru urte
Koskoenea okupatu zutenetik nabaria izan da gazteok jasotako errepresioa, jarraipenak,
grabazioak...Izan ere, presentzia poliziala izugarria izan da, batez ere hasierako astetan
eta azken egunetan, hori gutxi ez eta 9 gazte identifikatuak eta epaituak izan dira etxe
huts eta ahaztu bati erabilera publiko eta funtzionala emateagatik, eta herriarentzako
alternatiba bat eraikitzen saiatzeagatik .
Argi geneukan desalojoa hauteskunde ostean etorriko zela, lehenago edo beranduago,
baina hilabete asko pasatu ditugu urduritasunean murgilduta, martxan jartzen hainbeste
kostatu zaigun proiektua zapuztearen beldur. Gure etorkizuna zehatza ez bada ere,
argi daukagu gure borrokan tinko jarraituko dugula eta gaztetxea egon ezean geure
ideiak, proiektuak eta beharrak asetzeko, publiko zein pribatua den beste lekuren bat
topatuko dugula. Gainera, Portugaleteko Gazte Asanbladak 3 urte jardun du, herria
berpizten, gazte problematika lantzen eta aisialdi alternatiba bat eraikitzen eta horri
ekingo dio desalojo edo errepresioa egonda ere. Jakin dezaten gure bihotz-zati handi bat
Koskoenearen hondakinen artean geratu arren, gure proiektuak eta borrokak ez duela
mugarik.
Urte honetan, eta gaur Koskoeneara gerturatu zareten herritar-lagun-kide guztiei
bihotz-bihotzez eskertu nahi dizuegu erakutsitako elkartasuna eta konfidantza, zuek
gabe Koskoeneak ez zuelako izaterik izango, eta gaur egun tristea izan arren, bihar
hausnarketarako egun perfektua izango da. Kolpe gogor honen aurrean herritar ororen
erantzuna nahitanahiezkoa da, oraindik badaude aldatzeko gauza ugari, oraindik badago
Portugalete berri bat sortzeko aukera, oraindik badago gizartea eraldatzeko beharra,
gaur da Gazte Asanbladaren borrokara lotzeko eguna.
No hay comentarios:
Publicar un comentario