2011/04/18

Zapatuko jaialdiagatik, eskerrik asko guztioi!

Zapatu honetan Errekaldeko Gazte Asanbladako lagunok jaialdi bat antolatu genuen gure auzo Bilbotarrean. Goizean umeantzako jokoak, tailerrak, malabareak... egon ziren, jenbepoteoa, eta bazkaldu ondoren, trikipoteoa eginez, auzokoak prestatu genituen kontzertuetara gonbidatu genituen.
Eskerrak emon nahi dizkiegu OTB, Txortan, Sembrando Kaos eta Odoloaz Blai taldeko partaideei, oso gau ona eta kriston jai giroa jarri baizuten Kukutza Gaztetxean. Baita ere, bihotzetik eskertu nahi diegu Kukutzako lagunei jaialdi hau aurrera joan dadin egin dituzten ahalegin guztiak eta lagundu gaituzten guztia. Bihotzetz, MILA ESKER DENOI!
Noski, jaialdiaren argazkiak egin genituen ere bai, eta hemen goza ditzakezuez:

No hay comentarios:

Publicar un comentario