Bariku goizean Ertzaintza Bilboko Irala auzoko gazte lokalera sartu da, eta itxi egin dute. Lekukoen arabera, 08:00 inguruan agertu dira. Barruan zeuden hiru gazteak Deustuko ertzain etxera eraman dituzte atxilo.
Lekukoek azaldu dutenez, ertzainek bost poltsa handi ere eraman dituzte lokaletik, bete-beteta. Ez zioten inori Iralako gazte lokalera gerturatzen uzten, eta saiatu direnak identifikatu egin dituzte. Lokal horretan dute Iralako gazte taldeak eta Irola irrati libreak euren egoitza. Horiek hala, irratia bera ere itxita dago.

No hay comentarios:
Publicar un comentario