2010/12/09

Jai arrotzei, intsumisioa!

Egutegi propioa aldarrikatu zuten astelehenean Bilbon izandako lau herri eskolatan


Espainiako Konstituzioaren Egunean euskaldunek ospatzeko ezer ez dutela uste duten ikasle eta sindikatu nagusiek aldarrikapenerako erabili zuten asteleheneko eguna. Adibidez, Ikasle Abertzaleak taldeak lau ikastetxe ohiko eran ireki eta eskola egun normala egiteko deia egin zuen.

Bilbon ondorengo ikastetxeak zabaldu zituzten ateak: Botika Zaharra, Gabriel Aresti, Urretxindorra ikastola eta Solokoetxe.
«Hezkuntza herrien motore» izango zen eskoletako gaia, eta, helburua «aurrera begira jartzea eta egun bizi dugun erasoaldiari erantzuna emateko herriak hartu behar duen paperaz jabetzea» dela zehaztu zuten.
Alde Zaharretik hainbat lagun hurbildu ziren Solokoetxe institutura, eta bertan hainbat ekintza, eztabaida eta jolas burutu ziren. Horretaz gainera Solokoetxeko Ikasle abertzaleak-eko kideek alde zaharreko gazteei tartetxo bat eman zieten, gaztetxearen egoera, funtzionamendua eta historia azaltzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario